90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

156/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, aldatzen duena kontseilari horren beraren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatu baitziren departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa baten alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren. Foru agindu hura onetsi zenetik iragandako denboran aldaketak gertatu zirenez langileen artean, araua ere aldatu behar izan zen egungo langileei eta organigramari egokitzeko, eta orain berriz aldatu behar da Sistemen Kudeaketarako Ataleko burua sartzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua aldatzea, eta honako funtzionario hauek izendatzea departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten:

–Ignacio Iriarte Aristu, idazkari tekniko nagusia.

–Eduardo Jiménez Izu, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–María Garciarena Otano, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.

–Inmaculada Martínez de Morentin Sevillano, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileria Bulegoko burua.

–Rebeca Mencos Jiménez, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro eta Agiritegi Bulegoko burua.

–Jorge Ahechu García, Sistemen Kudeaketarako Ataleko burua.

–María Jesús Pérez Lafuente, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoko burua.

2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi erreboka daitezke.

3. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2004603