90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEITZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2020ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko maiatzaren 4tik ekainaren 4ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2020ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko maiatzaren 4an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2020ko apirilaren 21a.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2004588