90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

9. poligonoko 99., 100. eta 101. herri-lurzatiak desafektatzea

Valtierrako Udalak, 2020ko apirilaren 22an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea honako eremu hauen desafektazioa: 9. poligonoko 99. lurzatiaren 3.956,35 m², 9. poligonoko 100. lurzatiaren 2.589,80 m² eta 9. poligonoko 101. lurzatiaren 3.886,92 m². Helburua da horien erabilera Sandra Paola Correa Saldarriagari lagatzea, hegazti-ustiategi bat jartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2020ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2004628