90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 3. sektoreko URI 3 unitatearen birzatiketa proiektuaren ondoriozko P1 unitatean. Jendaurrean jartzea

Perez Ricarte SL jabe bakarrak negoziatu eta sinatua, hirigintza-hitzarmenaren hasiera bateko testua:

Azkoiengo Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamenduaren ordez, haren parekoa eskudirutan ematea, Azkoiengo Hirigintzako Udal Planeko 3. sektoreko URI 3 unitatearen birzatiketa proiektuaren ondoriozko P1 unitatean.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin.

Epe horretan, interesdunek hirigintzako hitzarmenaren hasierako testua aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Azkoienen, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2004509