90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, NUP-Sadar U.I. XXIII-ko ZNO-1 eremuko UM-3an. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAR-20 (9/CU).

«Ikusirik “Aldaketa puntuala, indarrean den Udal Planeko aldaketari, NUP/SADAR U.I. XXIII-ko ZNO-1 eremuan, UM-3 unitate morfologikoan” izeneko dokumentua, Alberto López Balbasek 2020ko otsailaren 4an aurkeztua Interhousing Armendariz SL ordezkatuz; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko otsailaren 6ko txostenarekin, Hirigintza Gerentziako legelariaren 2020ko otsailaren 13ko txostenarekin eta Udaleko idazkariaren 2020ko otsailaren 20ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea “Aldaketa puntuala, indarrean den Udal Planeko aldaketari, UPNA/SADAR U.I. XIII/ZNO-1 eremuko UM-3 unitate morfologikoan” izeneko dokumentua, Interhousing Armendariz SLk sustatua. Haren xedea da aparkatzeko tokietarako indarrean den kopuru estandarra aldatzea UM-3 unitate morfologikoan.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.»

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, jendaurreko epea hasiko da alarma egoera bukatu ondoko biharamunean, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoarekin; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen.

Iruñean, 2020ko apirilaren 16an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2004569