90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIII-ko ARZ-19-ko ZN-1 garatzeko konpentsazio batzordearen desegitea. “Luis Amigó konpentsazio batzordea”. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-MAR-20 (3/US).

“Ikusirik konpentsazio batzordea desegiteko eskabidea, zeina aurkeztu baitzuen U.I. XXIII-ko ZN-1 unitateko konpentsazio batzordeko (Luis Amigó) idazkari Iñigo Xabier Cañas Leizak 2020ko otsailaren 21ean, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2020ko otsailaren 27ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIII-ko ARZ-19-ko ZN-1 eremua garatzeko konpentsazio batzordearen desegitea (“Luis Amigó konpentsazio batzordea”), exekuzio unitatearen urbanizazio osoa egin duelako.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3.–Erabaki hau jakinaraztea U.I.XIII-ko ARZ-19-ko ZN-1 eremuko konpentsazio batzordeari (Luis Amigó).”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, jendaurreko epea hasiko da alarma egoera bukatu ondoko biharamunean, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoarekin; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen.

Iruñean, 2020ko apirilaren 17an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2004564