90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurreko tramitea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da 2020ra luzatutako 2019ko aurrekontuko 1. aldaketa behin betikotzat jotzea eta horren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

1.–Gastuen goititzea:

Partida: 1510 6090002. Fosal plaza konpontzea: 150.000 euro.

2.–Espedientearen finantzaketa:

Partida: 72000. Estatuko dirulaguntza, Fosal plaza: 150.000 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, onespen honen kontra, errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erriberrin, 2020ko apirilaren 23an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2004616