90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXEBERRIKO KONTZEJUA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxeberriko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 27an egin zen batzarrean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko Etxeberriko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, legez eskatutako gehiengoa zuela eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legeak eta indarreko gainerako legeek ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxeberrin, 2020ko otsailaren 27an.–Kontzejuko burua, Javier Martija Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2004615