90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

1. eta 2. aurrekontu-aldaketa 2020ko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2020ko ekitaldiko udal-aurrekontuaren 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketei hasierako onespena emateko erabakia 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

AURREKONTU ALDAKETA 01/2020

Kreditu-gehigarria

VI. Kapitulua: 262.603,40 euro.

Finantzaketa: luzatutako aurrekontuak ematen duen tartea.

AURREKONTU ALDAKETA 02/2020

Kreditu-gehigarria

VI. Kapitulua: 120.130,69 euro.

Finantzaketa: gastua gutxitzea.

II. kapitulua: 120.130,69 euro.

Burlatan, 2020ko apirilaren 23an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004607