90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

31/2020 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Gainera, osagarri batzuen esleipena aldatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren zenbait lanpostutan.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko apirilaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 7168 eta 8472 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIB-Ermitagaña Sektorean duena, eta plantilla organikoan 62445 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61215, 61220, 61242, 61635, 61933, 61993, 62035, 62065, 62085, 62461, 62516, 64725 eta 65659 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko ID-Antsoain Sektorean duena, eta plantilla organikoan 61694 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61376 eta 62195 zenbakiak dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 5847 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10966 eta 10967 zenbakiak dituztenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala:

–Psikiatriako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71951 eta 71952 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IA-Alde Zaharra Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71953 zenbakia.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IB-Burlata Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71954 zenbakia.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIA-Arrosadia Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71955 zenbakia.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIC-Donibane Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71956 zenbakia.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IV-Tafalla Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71957 zenbakia.

–Osasun kudeaketako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71958 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritza jardueretako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10968 zenbakia duena.

2. artikulua. Hezkuntza Departamentuko bi lanposturi esleitutako arrisku bereziko osagarria aldatzea.

Bat.–Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako eskolazain lanpostu bati (34619 lanpostua) kendu egiten zaio esleitua zeukan arrisku bereziko osagarria, %8,00koa, osagarri hori esleitzeko aintzat hartutako arrazoiak desagertu baitira.

Bi.–%8ko arrisku bereziko osagarria esleitzen zaio Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako eskolazain lanpostu bati (34619 lanpostua), haren titularrak maiztasunez ibilgailuak gidatzen dituen bitartean. Hori departamentu horretako organo eskudunak dagokion ziurtagiriaren bidez frogatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko apirilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004591