89. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko
adjudikazioa herritarren artean

Morentingo Udalak, 2020ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zertarako eta epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Bai bazkalekuen zerrenda bai horretarako egin den baldintza-agiria interesdunen eskura daude udal bulegoetan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Morentinen, 2020ko apirilaren 10ean.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2004486