89. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Izendapen proposamena

Burutu egin dira administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko probak, eta bidezkoa da, deialdiaren 9.1 oinarriaren arabera, azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan jendaurrean jartzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea probak gainditu dituztenen zerrenda, bai eta izendapen proposamena ere.

Halaber, deialdiaren 9.2 oinarriarekin bat, proposatutako izangaiak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena

Beroiz Erdozain, Marta Elena.

Agoitzen, 2020ko apirilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2004614