89. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 25eko 28/2020 Foru Dekretuarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen martxoaren 25eko 28/2020 Foru Dekretuan egindako akats batez oharturik (2020ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 8koan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

Honako hau dioen tokian:

“–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10971 zenbakia duena.”

Honako hau behar du:

“–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39390 zenbakia duena.”

Iruñean, 2020ko apirilaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004555