88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen
deialdia 2020. urterako. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 503284.

Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Eskabideak aurkeztuko dira 2020ko irailean (epe luzaezina) Berriozarko Udalaren Erregistroan: eskabide sinatua eta agiri hauek:

–Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia (gurasoa edo legez ordezkatzen duen tutorea).

–Adinez txikiaren ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.

–Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria– azaldu behar diren.

–Udalekuaren matrikularen ordainagiria (bankuak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.

–Diru-laguntza jasotzeko erabili nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (eskatzailea titularren artean egonen da).

Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta dirulaguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Diru-laguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egin ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.

Berriozarren, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004560