88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

1. eta 2. aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2020ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 17an, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak, beraz, behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Artikako Kontzejuan, 2020ko otsailaren 26an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zen 2020ko aurrekontuan, 2019ko aurrekontutik 2020ko aurrekontuan kreditu-gerakinak txertatzekoa, behin egiaztaturik bazegoela behar adinako kreditu-gerakina; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldaketa hau onesteko baldintza izanen da 2019ko kontuek onespena jasotzea.

Kreditu gerakinak txertatzea:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1-1650-63300

Argiteria publikoa berritzea

339.642,65 euro

Gehigarria, guztira

339.642,65 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

339.642,65 euro

Finantzaketa, guztira

339.642,65 euro

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Artikako Kontzejuan, 2020ko otsailaren 26an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zen 2020ko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldaketa hau onesteko baldintza izanen da 2019ko kontuek onespena jasotzea.

Kreditu-transferentziaren bidezko aldaketa

Gastuak: kreditua hartzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 34203 21200

Pilotalekua mantentzea

9.000,00 euro

Aldatu beharreko gastua, guztira

9.000,00 euro

Finantzaketa: kreditua lagatzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 9200 21200

Kontzejuaren bulegoa mantentzea

9.000,00 euro

Finantzaketa, guztira

9.000,00 euro

Artikan, 2020ko apirilaren 14an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2004494