88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Horren iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta orduz geroztik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik argitaratzen da Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketaren testua.

Artaxoan, 2020ko martxoaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

ALDAKETA UDAL HILERRIARI ETA BEILATOKIARI LOTURIKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

11. artikuluko hasierako paragrafoak testu hau izanen du:

11. artikulua. Nitxoen emakidaren epea bukaturik, interesdunak aurretik hala eskatzen duenean, Udalak lau luzapen ere baimentzen ahalko ditu, epe bererako, baldin hilerrian lekurik badago, eta 2. artikuluan ezartzen diren mugak aplikatuz.

Luzapen bakoitzeko, interesdunak ordaindu beharko du dena delako unean ezarrita dagoen tasa.

Iragarkiaren kodea: L2004472