88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Koefizienteak eta karga-tasak. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga 2020. urterako

Ribaforadako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteen aldaketa, sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatzeko, bai eta zergaren tarteen karga-tasak ere, 2020ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan ezarritakoarekin. Hona hemen koefizienteak eta karga-tasak:

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hala, bada, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak eta zergaren tarteen karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek izanen dira, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

20 edo hortik gora

0,60

%12

19

0,47

%14

18

0,49

%14

17

0,09

%25

16

0,09

%25

15

0,06

%25

14

0,06

%25

13

0,06

%25

12

0,06

%25

11

0,06

%25

10

0,06

%25

9

0,06

%25

8

0,06

%25

7

0,06

%25

6

0,08

%25

5

0,26

%11

4

0,33

%11

3

0,24

%10

2

0,15

%10

1

0,07

%10

Urtebetetik behera

0,07

%10

Ribaforadan, 2020ko apirilaren 7an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2004443