88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Muru Artederretako Kontzejuak, 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Muru Artederretako Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Muru Artederretan, 2020ko apirilaren 7an.–Kontzejuko burua, M.ª Jesús Otazu Ayestarán.

Iragarkiaren kodea: L2004460