88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 367. lurzatian. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa batzordeko behin-behineko jarduneko buruak, apirilaren 15eko 22/2020 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ángel Alzón Aldave jaunarekin sinatua, Udalari laga beharreko irabazizko aprobetxamenduaren igoeraren ehuneko 10 eskudirutan ordaintzeko, hirigintzako eraldaketaren xedeko eremuari dagokionez, 1. poligonoko 367. lurzatian 500 m² hiri-lurzoru finkatu gisa birkalifikatzeko onetsitako aldaketa egituratzailea dela eta.

Hirigintza-hitzarmenaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren edukia Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Udal Erregistroan inskribatuko da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluarekin.

Luzaiden, 2020ko apirilaren 15ean.–Kudeaketa batzordeko behin-behineko jarduneko burua, María Elena Aizpuru Zubizarreta, Kudeaketa batzordeko jarduneko burua ordeztuz.

Iragarkiaren kodea: L2004519