88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2019ko azaroaren 8an egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikulua, bai eta aplikagarria den gainerako araudira ere.

Ikusirik Udaleko Idazkaritzaren txostena, Legariako Udalak, osoko bilkuran, legez ezarritako quorumarekin eta aho batez,

ERABAKITZEN DU:

1. Hasiera batez onestea 742,78 m²-ren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 534. lurzatia 225., 226. eta 227. lurzatietatik banantzen duen bidean (jabari publikoa). Hona hemen haren mugak: iparraldean, 534 lurzatiarekin eta Iribiako bidearekin; hegoaldean, 225., 226. eta 227. lurzatiekin eta NA-6340 errepidearekin; ekialdean, 225. lurzatiarekin; eta mendebaldean, 534. lurzatiarekin.

2. Bide horren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzeko egokitasunari eta legezkotasunari dagokienez, argudiatzen da gaur egun frogaturik dagoela ez duela inongo erabilerarik edo zerbitzu publikorik, lurzati guztietarako sarbide nagusia Allo-Antzin NA-6340 errepidean baitago.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, herritarrek nahiz interesdunek aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak.

4. Erabaki hau mugakide eta interesdunei jakinaraztea.

Legarian, 2020ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004498