88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 6ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Aritz Apesteguia Esparzaren esku utzi du heldu den 2020ko maiatzaren 23an Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin.

Ziraukin, 2020ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2004437