88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

19/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren 19/2019 aurrekontu-aldaketari hasierako onespena emateko erabakia 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, eta jendaurrean egoteko epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, bidezkoa da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen baitu aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, aurrekontu aldaketa horiek behin betiko onestea, eta argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioetarako.

19/2019 aurrekontu aldaketa

Kreditu-gehigarria:

IV. kapitulua: 69.155,82 euro.

Finantzaketa: gastua gutxitzea.

IV. kapitulua: 69.155,82 euro.

Burlata, 2020ko apirilaren 23an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004606