88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2020ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2019ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 16koa, hasierako onespenaren iragarkia), tasa horiek behin betiko onesten dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Horregatik guztiagatik, erabaki da behin betiko onestea aldaketak honako ordenantza fiskal hauetan:

–5. ordenantza: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsi da 6. epigrafea kentzea agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifen eranskinetik; hauxe:

“Istripuaren gaineko bestelako dokumentazioa, txosten teknikoa izan gabe: 50 euro.”

–21. ordenantza: Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

Tarifen eranskinean, honako atal honetan:

“1.4. Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten beste batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

Paragrafo hau eranstea:

Erregaia deskargatzeko / libratzeko / mudantzak / antzekoak egiteko kamioien kasuan: 4 euro eguneko.”

Burlatan, 2020 apirilaren 16an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004549