87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onetsi da Udalaren 2020ko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. Artikuluan xedatuarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 10ean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 32.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 2.850,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.965,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelakoak: 4.175,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 98.490,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 14.422,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta abarretako gastuak: 45.108,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.960,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 98.490,00 euro.

Bidaurretan, 2020ko apirilaren 16an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2004521