85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak hein batean aldatzen dituena.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen ditu. IV. kapituluan, botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak jasotzen dira, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa egiteko. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 499E/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera berritu zen hein batean.

Beren borondatez, kide batek batzordeko kide izateari uzteko eskaera egin duenez, beharrezkoa da haren osaera hein batean aldatzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten du Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko dituela Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia:

Batzordeko burua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Batzordeburuordea: Antonio Viudez Berral jauna.

Mahaikide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Batzordekideak:

Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

Idoia Gaminde Inda andrea.

M.ª Victoria González Toda andrea.

José Juan Rifón Roca jauna.

José Luis Ruiz Ciruelos jauna.

Isabel Gil Aldea andrea.

Marta Santisteban Eslava andrea.

Raquel Astiz Lizarraga andrea.

Javier Sánchez Ruiz de Gordoa jauna.

Alicia Resano Gurpegui andrea.

José Javier Pineda Arribas jauna.

2. Batzordea uzten duen Jesús Arteaga Coloma jaunari emandako zerbitzuak eta izandako ardura eskertzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko apirilaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2004429