85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Saldiseko Kontzejuko 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 650 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.115 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.610 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 6.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.375 euro.

GASTUEN aurrekontua:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.600 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.980 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 13.500 euro.

Gastuak, guztira: 22.080 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2020ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2004403