85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa Eguesko industrialdean.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eguesko industrialdearen xehetasun-azterketa, Juan Carlos Botanz Quintana arkitektoak idatzia eta Jesús Alberto Pérez Mendiorozek sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko martxoaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004198