85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Egiturazko aldaketa Urdazubiko Udal Planean,
1. poligonoko 108. lurzatian, UE-5, AA-5, AA-6
eta AC-11 eremuetan eta S2/AR1eko 2. unitatean

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak martxoaren 13an emandako 38E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko apirilaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen Urdazubiko Udal planaren aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 108. katastro lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/Ar1eko 2. unitatearen gain ere. Eliz Aldea SLk sustatu du.

Hirigintzako araudia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdazubin, 2020eko apirilaren 14an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004540