85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ondasunen balorazio txostena. Epea etetea

Apirilaren 14an, Garinoaingo Udaleko Alkatetzak 29/2020 Ebazpena eman zuen, Garinoaingo herritarrek horren berri izan zezaten. Hona hemen ebazpena hitzez hitz:

“Ikusirik 2020ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an, argitaratutako iragarkia, zeinaren bidez hasten baita Garinoaingo balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egoteko 20 egun balioduneko epea, auzotarrek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izan ditzaten, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ikusirik 2020ko martxoaren 14an, 463/2020 Errege Dekretua onetsi zela, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena. Dekretu horren hirugarren xedapen gehigarrian (martxoaren 18ko 465/2020 Foru Errege Dekretuak aldatua) ezartzen da prozedurak izapidetzeko epeak etetea.

Ikusirik Alkatetza honi emandako eskumenak,

Bertha Sánchez Lunak, Garinoaingo alkate naizen honek,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Garinoaingo herritarrei jakinaraztea epe hori eten egin dela, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 465/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa ikusita (martxoaren 18ko 465/2020 Foru Errege Dekretuaren bertsioan).

Bigarrena.–Jakinaraztea jendaurrean egoteko 20 egun balioduneko epea osorik hasiko dela berriz, martxoaren 14ko 436/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen duten unean.

Hirugarrena.–Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen honen edukia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta udalaren iragarki-taulan ere, Garinoaingo herritarrek horren berri izan dezaten.”

Garinoainen, 2020ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2004541