85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako
eskumenak etetea

Ikusirik gure egoera eta “alarma egoeraren” luzapenak, eta egoera horrek dirauen bitartean, Toki Araubideari buruzko Legeak eta gai horri buruz indarrean dauden gainerako xedapenek toki entitateen antolamenduari eta funtzionamenduari buruz ematen dizkidaten ahalmenen arabera, nik, alkateak, erabaki dut 2019ko uztailaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumen hauek etetea:

f) Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onesten den aurrekontuari jarraikiz; gastuak xedatzea bere eskumenen esparruan, eta ordainketak agindu eta kontuak ematea; hori dena Toki Ogasunei buruzko Legean xedatuarekin bat.

g) Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea.

j) Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

o) Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

q) Lizentziak ematea, lege sektorialek eskumen hori berariaz osoko bilkuraren esku uzten duenean izan ezik.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoa betetzea, argitaratzeko eta jakinarazteko aurreikusitako ondorioetarako.

Fustiñanan, 2020ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2004548