85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Hiri-jarduketarako plan berezia Narbarteko 1. poligonoko
49. eta 50. lurzatietan. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Narbarteko 1. poligonoko 49. eta 50. lurzatietan. Ainhoa Arretxea Lastiri eta Joseba Elizagoyen Arruti dira sustatzaileak eta Gabriel Laborra Erdozain eta Inés Laborra Barrau arkitektoek idatzi dute.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 30ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bertizaranan, 2020 martxoaren 6an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004029