85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Akats zuzenketa, Ihabengo 3. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenean

Basaburuko Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ihabengo 3. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Felix Iribarren Barrenetxeak sustatua.

Erabaki hori 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta, akats baten ondorioz, xehetasun-azterketa horren behin betiko testuari ez zegokion testu arau-emailea sartu zen bertan.

Horrenbestez, akatsa zuzentzeko iragarki honen bidez, argitaratzen da Ihabengo 3. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko testua, eta ordezten da jatorrizko argitalpenean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua bete beharrez.

Basaburuan, 2020ko apirilaren 17an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004552