85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2020. urterako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia-jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Armañantzasen, 2020ko apirilaren 7an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2004450