85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2020ko lan publikoaren eskaintza

Mankomunitate honetako buruak 20/2020 zenbakidun Ebazpena eman zuen 2020ko apirilaren batean. Hona hemen testua:

Aurrekariak: Mankomunitatearen Kontseiluak, 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta urte bereko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen duela “alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat”.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2020ko eskaintza, ondoko lanpostu hau bertan jasoaz:

–Arduraduna, 9 zenbakidun lanpostuarekin.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2020rako lan publikoaren eskaintza.

Corellan, 2020ko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2004397