84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

296E/2020 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Ezkabarteko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena, lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Ezkabarteko Udalak sustaturik.

Udalak aldaketa 2019ko ekainaren 26an onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13koan.

Aldaketaren helburua da, indarra duen hirigintza planean, baso-lur urbanizaezinen erabileren araubidea aldatzea, abeltzaintza estentsiboari lotutako eraikuntzak ere baimendu ahal izateko. Proposamen honek berekin dakar lurzoru urbanizaezinari buruzko arau partikularren 66. artikulua aldatzea. Hortaz, aldaketaren aplikazio esparruaren barruan udal-mugarte osoan baso-lurren kategoria duten lurrak sartzen dira.

Aldaketaren ezaugarriak ikusita, abeltzaintza estentsiboari lotutako eraikuntza-jardueren ezarpenak 66. artikuluaren bidez arautuko dira. Hala, paisaian integratzeko neurriak ezarri beharko dira, mendi gailurretan eta tontorretan ezartzea saihestuko da, lur mugimenduak minimizatuko dira, eskalako bolumenak finkatuta, eta bai eraikuntzei, bai haiei lotutako elementu osagarriei aplikatuko zaizkie. Bestalde, 66. artikuluaren proposamen berrian, ez da bidezkoa abeltzaintza intentsiboari lotutako eraikuntzei buruzko determinaziorik sartzea, ez baitira baso-lurretan ezartzen.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du planaren aldaketak ez duela ingurumen eraginik sortzen, eta aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin, hots: paisaian integratzeko neurriak hartzea eta abeltzaintza estentsiboari lotutako eraikuntza-jarduerak larreak kudeatzeko plan bati lotuak egotea.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 96/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Ezkabarteko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruzko ingurumen txosten estrategikoa egitea, baso-lur urbanizaezinei dagokienez, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duelakoan, baina, betiere, paisaian integratzeko determinazioak eta arrantza kudeatzeko plana jaso beharko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Basoak Kudeatzeko Atalari, Hirigintza Atalari eta Ezkabarteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2004351