84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko apirilaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Valtierran, 2020ko apirilaren 2an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2004390