84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000070/2020). Sustatzailea: Mepef Cascante SL. Jarduera: metalezko piezen soldadura (handitzea). Kokalekua: Udalaren industrialdea, C bidea, 5 –2. zeharkako bidearen izkina– 8 zenbakia (6/588/-/-).

Tuteran, 2020ko apirilaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2004546