83. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2020 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko 2020ko bainu denboraldia eta bainurako eremuen laginketa guneen kontrolerako egutegia.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen, eta gure barne zuzenbidean sartu da, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.

Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den 1341/2007 Errege Dekretu horren xedeak dira bainurako uren osasun irizpideak ezartzea; ingurumenaren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza; eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.

Errege dekretu horren 3. artikuluan agintarien definizio batzuk sartu dira; besteak beste, osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan agindu horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio osasun agintaritza izatea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak betetzea, banakakoen eta gizataldeen osasunaren arloan.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko osasun arloko administrazioek osasun publikoarekin lotura duten jarduketak garatuko dituztela, eta a) apartatuan, ingurumenaren gaineko ardura zehazten du, giza osasunean izan dezakeen eraginaren aldetik. Horren barrenean sartzen da uraren ziklo integrala kontrolatu eta hobetzea, baita aisiarako erabiltzen denean ere.

Aipatu xedapenekin bat, Osasun Departamentuarena da 1341/2007 Errege Dekretuan araututako zenbait alderdiren gaineko eskumena eta, zehazki, bainurako eremuak, laginketa guneak, kontrolerako egutegia eta bainu denboraldia ezartzea eta zentsu ofizialeko altak eta bajak proposatzea.

Errege dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.

1341/2007 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluak zehazten du zer-nolako maiztasunarekin egin behar diren kontrol analitikoak eta nola zehaztu begiz bainurako urak behar dituen kalitate parametroak. Bestalde, 4.3.b) artikuluak zehazten du agintaritza eskudunek, urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehenago, kontrolerako egutegia zehaztuko dutela laginketa gune bakoitzeko.

1341/2007 Errege Dekretuaren 4.4 artikuluak adierazten du hasierako zentsu ofiziala izanen dela errege dekretu hori argitaratu ondoko bainurako lehen denboraldiari dagokiona.

Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eskumenak eskuordetzen zaizkio. Hortaz, organo horri dagokio bainurako ur naturalen eremuaren zentsu ofiziala, kontrolerako urteko egutegia, laginketa guneak eta bainu denboraldia onestea, bai eta osasunerako arriskuengatik bainatzeko debekuak ezartzea ere.

Aktan ageri den bezala, Bainurako Eremuetako Batzordeak egindako bileran, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuak kontrolatzeko programa ezarri zen 2020ko bainu denboraldirako. Erakunde hauen ordezkariak daude batzorde horretan: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzua, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoa, Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Ingurumena Babesteko Brigada eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua. 2020ko kontrol programan honako hau ezartzen da:

1. Onesten da honako hau dela Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 69/2019 Ebazpenak onetsitakoa, ez baita alta eta bajarik izan. Ebazpen hori 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6koan, argitaratu zen.

2. Onesten da 2020ko martxoaren 20a baino lehen jakinaraztea Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioari, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren web atariaren bidez (NÁYADE sistema). Gainera, 2020ko bainu denboraldia eta laginketa guneen kontrolerako egutegia ere sartzen dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluan eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenean (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku utzi zuen zenbait eskumenen erabilera) ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hau da Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen 2020ko zentsu ofiziala: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 69/2019 Ebazpenak onetsi duena, ez baita alta eta bajarik izan. Ebazpen honen I. eranskinean adierazten da.

2. Foru Komunitateko baldintza meteorologiko bereziak direla-eta, 2020ko bainu denboraldia ondoko hau izanen da:

–2020ko maiatzaren 25etik irailaren 13ra, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Ur gaziko iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2020ko uztailaren 13tik abuztuaren 30era, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).

3. Onestea Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2020ko bainurako denboraldirako. Hau da:

–Hasierako laginketa:

ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainu denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako uren lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.

Hasierako laginketa honela eginen da:

–2020ko maiatzaren 18an, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Ur gaziko iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa guneetan) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2020ko ekainaren 29an bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena).

–2020ko ekainaren 30ean, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).

–Programatutako kontrola:

2020ko bainu denboraldian, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, bederatzi ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

–2020ko maiatzaren 26an, ekainaren 9an, 23an eta 29an, uztailaren 14an eta 28an, abuztuaren 11n eta 25ean eta irailaren 1ean, bainurako eremu hauetan: Ur gaziko iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa guneetan), Pulguer baltsa 1 (Tutera) eta Morea baltsa 1 (Beriain).

Gainerako bainurako eremuetan, 2020ko bainu denboraldian, uztailean eta abuztuan lau ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

–2020ko uztailaren 13an eta 27an, eta abuztuaren 10ean eta 24an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).

–2020ko uztailaren 14an eta 28an, eta abuztuaren 11n eta 25ean, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, Allin), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena).

4. Informazio osoa honako hauen webguneetan ikusten ahal da: Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioarenean (“NÁYADE” Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarenean (“Ura Nafarroan” bainuko urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ebroko Konfederazio Hidrografikora eta Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikora; Nafarroako Foruzaingora, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketa-zuzendaritzara eta Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura; eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Allingo, Ameskoabarrengo, Beteluko, Burgiko, Zarrakazteluko, Lizarrako, Beriaingo, Gesalazko, Nabaskozeko, Tuterako eta Uztarrozeko udalei, eta Artabiako, Lerateko, Nabaskozeko eta Zudairiko kontzejuei, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoari; halaber, aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 27an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2004391