82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Egoitza elektronikoaren sorrera

2020ko apirilaren 7an, Leitzako Udaleko alkateak 2020/0078 ebazpena onartu zuen:

“Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat eskaintzeko xedez,

ERABAKI DUT:

1.–Leitzako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus/info.0. Internet domeinua Leitzako Udalaren jabetzakoa da, eta Leitzako Udala da egoitzaren titularra.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratzea. Egoitza elektronikoa erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunean sartuko da indarrean.

3.–Leitzako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko ardura.”

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Leitzan, 2020ko apirilaren 8an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2004465