82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2020KO aurrekontua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko martxoaren 6ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 16an, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 623.700,00 euro.

II. kapitulua: 50.000,00 euro.

III. kapitulua: 248.910,00 euro.

IV. kapitulua: 752.806,76 euro.

V. kapitulua: 12.192,32 euro.

VI. kapitulua: 70.000,00 euro.

VII. kapitulua: 239.466,11euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 375.000,00 euro.

Guztira: 2.372.075,19 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 712.730,00 euro.

II. kapitulua: 473.598,80 euro.

III. kapitulua: 10.107,05 euro.

IV. kapitulua: 281.110,00 euro.

V. kapitulua: 0,00 euro.

VI. kapitulua: 816.079,34 euro.

VII. kapitulua: 12.000,00 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 66.450,00 euro.

Guztira: 2.372.075,19 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udaletxeko Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2004514