79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 257. lurzatian. Hasierako onespena

Jendaurrean jartzen da hilabetean Ziordiko katastroko 2. poligonoko 257. lurzatiaren Hiri-jarduketarako eta lagapenen monetarizaziorako plan berezia (Dona Maria kalea, 98), Gonzalez y Navarrok sustatua eta Ziordiko Udalak 2020ko martxoaren 3ko bilkuran hasiera batez onetsia, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ziordian, 2020ko martxoaren 24an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2004216