79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2020rako lan-egutegia

Ollarango Udaleko alkate udalburuak 5/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko otsailaren 28an. Hona hemen testu osoa:

Aintzat harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, egun baliogabeak zein diren zehazten duena, 2020. urteko epeen zenbaketarako.

Alkatetza honi apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2020ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onestea Ollarango Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a, 7a eta 8a: Sanferminak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak. Abenduaren 24an eta 31n lanaldia 12:00etan bukatuko da.

Ollarango Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.

Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, eta langileek nahi erara eginen dituzte 7:30etik 16:30era bitartean, astelehenetik ostiralera.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2020ko lan-egutegian ezarri diren gainerako jaiegunetan.

Ollaranen, 2020ko martxoaren 26an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2004374