79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udal Musika Eskolako Patronatuaren 2019ko aurrekontuko 1. aldaketa. Behin betiko onespena

Udal Musika Eskolako Patronatuaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Kreditu-gehigarria:

I. kapitulua: 2.498,63 euro.

Finantzaketa:

Diru-bilketa handiagoa III. eta IV. kapituluetan: 1.687,34 euro.

Beheititzeak, II. eta VI. kapituluen deuseztapena dela eta: 808,97 euro.

VIII. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2,32 euro.

Finantzaketa, guztira: 2.498,63 euro.

Olaztin, 2020ko apirilaren 3an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2004414