79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2020ko apirilaren 2an, ostegunarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko arauak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta harekin bat heldu diren xedapenekin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Xabierren, 2020ko apirilaren 2an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2004406