79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Gazteriako eta Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorretako burutzen eskuordetza errebokatzea

Alkatetzaren 2020ko martxoaren 11ko 112/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

“Alkatetzaren 2019ko uztailaren 29ko 332B/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 16an), izendatu ziren Lizarrako Udaleko informazio batzorde iraunkorren buru karguetan aritu behar zuten udalkideak, Alkatetzak egindako eskuordetza zela eta. Batzorde horiek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. eta 125. artikuluetan xedatuari jarraikiz eratu ziren.

Emandako eskuordetza horien artean, Jorge Crespo Ganuza izendatu zen Gazteriako batzordeko buru, eta Magdalena Hernández Salazar, berriz, Berdintasuneko batzordeko buru, aipatu batzordeetako kideek horiek eratzeko bilkuretan, 2019ko uztailaren 26an, adostutako erabakiei jarraikiz.

Aurrekoa gorabehera, aipatu udalkide horien jarduketa ikusirik, alkatetza honen aurkako zentsura-mozio bat bultzatu baitute, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatuarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. Jorge Crespo Ganuzari eta Magdalena Hernández Salazari emandako eskuordetzak errebokatzea (eskuordetza horien ondorioz, hurrenez hurren, Gazteriako eta Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorretako buru izateko izendatu ziren) eta alkatetza honek batzorde horien burutzak bere gain hartzea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, PSN-PSOEko udal talde politikoari eta Lizarrako Udalaren Gazteriako eta Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorretako idazkaritza zereginetan daudenei.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta horren berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egin beharreko hurrengo osoko bilkuran, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak sor daitezen. Eta, halaber, ebazpena dagokion espedientean sar dadila xedatzea”.

Lizarran, 2020ko martxoaren 12an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2003874