79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2/2019 aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, atzeraeragina izanen duena 2019ko urtarrilaren 1etik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko langileen arloko neurriak onesteko maiatzaren 15eko 2/2019 Foru Lege Dekretuarekin.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 6an. Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batez onetsitako plantillaren agiriaren aurka, behin betiko onesten da aldaketa, eta iragarki honen bidez argitaratzen. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen honako errekurtso hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako plantilla organikoaren aldaketaren kontra:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funtzionarioak

2.–Izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Sartu bitarteko osagarri iragankorra: %14,95. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Allon, 2020ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2004346