79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea, jardunean ez egoteagatik

Ikusirik Francisco Javier Fernández Velasco alkate jaunaren baja-agiri medikoa (koronavirusaren epidemiaren ondoriozko egoera berezia dela eta), 2020ko martxoaren 16koa dena eta zehaztu gabeko iraupena duena.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendaren 47. artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Pablo Rodriguez Ros jaunari eskuordetzea Alkatetzari dagozkion eskudantziak, 2020ko martxoaren 16tik aurrera eta zehaztu gabeko epe baterako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabaki hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aberinen, 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2004057