79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JAKINARAZPENA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita jendaurrean jarri dela Murchanteko iraganbidea izeneko abelbidearen trazadura Murchanteko herrigunean aldatzeko proposamena.

Honako hau aditzera ematen zaie udal-mugarte horretako abelbideen trazadura aldaketan interesa dutenei:

Lehenbizikoa.–2020ko martxoan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak Murchanteko iraganbidearen trazadura aldaketa bat tramitatu zuen, Murchanteko Udalak hala eskatuta eta Obras y Construcciones de la Mejana SLk sustaturik (IFK: B31256068). Erantsitako txostenean zehazten denez, aldaketa hiri-lurretako lurzati hauei dagokie: 780-781-782-783-784-795-796-797 (2. poligonoa). Hirigintza proiektuari jarraikiz trukea egin eta trazadura aldatuz, zuzendu egiten da abelbidearen jabari publikoko ondasunaren izaera, alderdi hori funtsezkoa baita abelbideentzat. Hori horrela, aldeko txostena eman da Murchanteko iraganbidearen tarte horretarako proposatu den trazadura berriaren gainean.

Bigarrena.–Murchanteko iraganbidea izeneko abelbidearen trazadura Murchanteko herrigunean aldatzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hemen kontsulta daiteke abelbide hauen aldaketa zehazten duen kartografia xehea.

Hirugarrena.–Epe horretan, proposamena kontsultatzen ahalko da Murchanteko Udalean, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

ERANSKINA

Abelbideen trazadura aldaketa zehazten duen kartografia xehea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2004053