78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2020ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aldaketa, kreditu-gehigarrien eta aparteko kredituen bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2020ko apirilaren 2an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2004407