78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 18. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetza honek, 2020ko apirilaren 6an ebatzi du (Alkatearen ebazpena 2020-088) hasiera batez onartzea Kaxparsota 7an dagoen 2. poligonoko 18. lurzatiko xehetasun-azterketa. Proiektua Jose Luis Arizkorreta Elarrek eta María Luisa Aldasoro Goñik sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Etxarri Aranatzen, 2020ko apirilaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2004458